XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudiak neurtzen

Beste zenbait irudi lauren azalera

Hexagono erregularraren azalera

a) Marraztu hexagono erregular hau koadrikula batean.

b) Zatitu sei triangelu berdin egiteko eran.

c) Triangeluaren azalera kontuan harturik, zein da hexagono erregularraren azalera?

d) Moztu hexagono hori erditik lehen marraztu dituzun bi triangeluren aldeetan zehar eta lot itzazu bi zati horiek erronboide bat eratzeko moduan.

e) Egiaztatu erronboidearen oinarri nagusiaren eta oinarri txikiaren neurrien batura hexagono erregularraren perimetroa dela.

f) Hexagonoaren apotema eta barruan marrazturiko edozein triangeluren altuera bat direla kontuan harturik, esan dezakezu zein den hexagono erregularraren azalera bere perimetroarekin eta apotemarekin erlazionaturik?

Pentagonoa.

Washington.

Buruzko kalkulua:

Kalkulatu Pentagono barruko lorategiaren azalera, suposatuz 50 metroko aldea eta 35 metroko apotema dituela.

Poligono erregularren azalera

Edozein poligono erregularren azalera, perimetroaren eta apotemaren biderkaduraren erdia da.

A = (p x a) : 2

Mosaikoaren azalera

Behatu honako mosaiko honi.

Triangeluz, laukizuzenez eta beste zenbait irudi erregularrez osaturik dago.

Zuzenkia eta egokiena deritzozun burubidea erabiliz, kalkula mosaiko honen azalera.

Irudi bitxien azalera

a) Koadrikularen bidez eta zentimetro karratua unitatetzat harturik esan zein den azpiko lau irudi horien azalera.

b) Begiratu a eta b irudiei.

Azalera berdina dute?

Eta perimetro berdina?

c) Marraztu perimetro berdineko eta azalera desberdineko hiru irudi.